Zinpeko itzulpena

Traducción jurada

Atzerriko erakunde ofizialen aurrean gaztelaniaz idatzitako dokumentuak aurkezteko edota beste hizkuntza batzuetan diren dokumentu ofizialak espainiar erakundeen aurrean erabiltzeko, zinpeko itzultzaile baten beharra dago, dokumentuak balioztatuak izan daitezen.
Alphatrad Euskadi agentzian esperientzia luze eta frogatua dugu itzulpen ofizialen eta zinpekoen alorrean. Atzerri Arazoetako Ministerioaren aitortza duten zinpeko itzultzaile talde ezin hobe batekin egiten dugu lan, eta administrazio mailako zure gestioak hainbat hizkuntzatan agudo burutzen lagunduko dizute.
Europa mailako sare bati esker, zure dokumentuen zinpeko itzulpenak modu ofizialean are atzerriko hizkuntza batetik bestera egiteko aukera ere eskaintzen dugu. Sare horretan dira Espainia, Frantzia, Suitza, Alemania, Austria, Portugal, Italia, Belgika, Luxenburgo, Danimarka eta Erresuma Batua bezalako herrialdeak.

 

Dokumentu ofizialen zinpeko itzulpena:

J-aiotza-agiriak, ezkontza-aktak, heriotza-ziurtagiriak, notario-eskriturak, aurrekari penalen ziurtagiriak, kontratu- eta bizileku-baimenak, asmo-kontratuak eta -gutunak, pasaporteak, NANa eta gida-baimena, epai edo ebazpen judizialak, bizi agiria, espediente akademikoak eta unibertsitateetako tituluak, balio juridikoko edo administrazio-balioko ekintzak, adopzio-izapideak, mediku-txostenak, finantza-informazioa, fakturak eta emaitza kontuak, hainbateko egiaztagiriak, edo bestelako edozein dokumentu.

 

Zinpeko itzulpenak Euskadin

Bilbo Zinpeko itzulpenak Bilbon
Donostia Zinpeko itzulpenak Donostian
Gasteizen Zinpeko itzulpenak Gasteizen