Webguneen itzulpenak

Traducciones de sitios web

Erakundeak, publikoak nola pribatuak, geroz garbiago dute ezen soilik Interneten agertzen diren neurrian existitzen direla. Web orri bat da marka baten irudia sareetan, eta web orri on bat izateak enpresaren nortasun korporatiboa hobetzen du, webguneko eguneroko trafikoa nahiz bisitari kopurua handitzen du eta, azkenik, salmentak handitzen laguntzen du.

Behin web orri bat, blog bat, merkataritza elektroniko bat edo bestelako zerbait jarri denean, ziurtatu egin behar da bertako edukia ulergarria dela zuzendu nahi den jendearentzat. Web orrien itzulpen espezializatuaren txanda da orduan.
Enpresa eta partikular anitzek jada zabalpen handiko hizkuntzetara itzuliak dituzte euren web orriak, ingelesera, frantsesera edo txinerara esaterako, ahalik eta jende gehienagana hel daitezen.

Kontua, dena dela, ez da itzultzea edo ez itzultzea, baizik eta nola burutu webgunearen itzulpen hori. Era horretako testu bat beste hizkuntza batean jartzeko, izan ere, moldaketa partikularrak egin behar izaten dira euskarri digitalean. Kontua are premiatsuagoa gailu mugikorrak (telefono mugikor adimendunak, tabletak, ordenagailu eramangarriak, etab.) tartean direnean, gero eta gehiago erabiltzen dira-eta sarera sartzeko euskarri modura.
Horregatik guztiagatik, Alphatrad Euskadi agentzian dugun bezalako talde profesional bati, espezialitate honetan eskarmentu handia duenari, fidatu behar zenizkiozuke zure web orrien itzulpenak.

Lan egiten den eremua bertatik bertara ezagutzearen garrantzia: online kokatzearekin bueltaka.

Web orriaren itzulpena egiteko, halako baliabide baten ezaugarri bereziak kontuan, arreta berezia jarri behar da erabiliko diren hitz-gakoetan, betiere testuingururako egokiak izatekotan, itzulpenaren SEO kokapena optimizatze aldera. Markari kokapen nabarmenagoa dakarkio horrek epe luzera begira.

Helburu hori lortzeko, baliabide bezala web-aren ezaugarriak bertatik bertara ezagutzen dituzten profesionalak ditugu, online espazioak itzultzen esperientzia luzea dutenak, edozein eratako inplementazioan, hasi plugin eleaniztunak dituzten oinarrizko CMS plataformetatik eta askotaz azpiegitura konplexuagoa duten web orrietaraino.

Aurrekontu bat eskatu nahi badiguzu batere konpromisorik gabe, ez izan zalantza eta idatzi hona zeure agiriak erantsiz: info@alphatrad.eus. Laster erantzungo dizugu. Aurrekontua eskatzea doan da, eta itzulpen arin eta kalitatezko bat zer den ulertzen lagunduko dizu.