Maketazio zerbitzua

Zenbaitetan, testu baten translazio ezin hobea burutzeko xede-hizkuntzara, edukiaren itzulpenaz gain diseinatzaile grafiko baten beharra izaten da.

Traductor de páginas web Servicio de Maquetación

Autoedizioak, hots, maketazioaidazmahai-argitalpen edo desktop publishing (DTP, ingelesezko bere siglengatik) izenez ere ezagutzen denak, testu lau eta formarik gabeari tratamendu grafikoaren bidezko prozesu bat txertatzen dio, argitalpen diseinua garatu nahi bada ezinbesteko dena. Software jakin baten bidez egiten den uztarketa horrek osatzen du gure maketazio zerbitzua, eta publizitaterako dokumentuak sortzeko aukera ematen du.

Hala, testu baten itzulpenak normalean halako gehigarririk ez duenean behar izaten, zenbait dokumentu teknikok, zientifikok eta are komertzialek, ordea, diseinu grafikoko profesional bat eskatzen dute, testuaren xede-hizkuntzarako itzulpena inplementatzeko beharko diren maketazio programak ezagutzen dituena.

Alphatrad Euskadi agentzian profesional grafikoen talde joria dugu halakoetarako, eskarmentu handikoa maketazio zerbitzu hau kudeatzeko, autoediziorako programen laguntzaz, hala nola:

  • Adobe InDesign
  • Adobe PageMaker
  • QuarkXPress
  • FrameMaker
  • Microsoft Publisher
  • Microsoft Word
  • Scribus
  • OpenOffice.org
  • Adobe Illustrator
  • CorelDraw
  • Freehand
  • ...

 

Web orriak itzuli eta maketatzeko zerbitzu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan info@alphatrad.eus posta elektronikoan, edo deitu, bestela, telefono zenbaki honetara: 901 264 000.