Itzulpen teknikoa eta espezializatua

Alphatrad Euskadi-k bezeroari proposatzen dion itzulpen teknikoak bi arau finko ditu kalitatearen bermearen oinarri: espezializazioa eta kultura.

Traducción técnica y especializada

Sektorean eskarmentu tekniko handia duten profesionalek osatutako nazioarteko sarea dugu Alphatrad-en, eta ez zinduke harritu behar gure ezaugarria itzulpen espezializatua dela jakitean: kasuan kasuko terminologia menperatu eta zure beharrei erantzuna emateko sortu ginen.

Ziurta dezakegu itzulpen teknikoaren munduko gure profesionalak soilik euren ama-hizkuntzara itzultzen dutela, xede-hizkuntzako herrialdeetan bizi direla, salbuespenak salbuespen, eta inguru bertako lan-munduan ibili ohi direla. Hori da ziurtasunik behinena hiztegi egoki eta eguneratuak erabiliz egindako testuen itzulpenak lortzeko.

Txosten garrantzitsuak edo errepikakorrak diren guztietarako, eskuliburuen eguneraketarako edo bestelako dokumentuetarako, Trados softwarea dugu itzultzaile teknikoen eskura. Era horretan, murriztu egiten dugu prestazioaren kostua, eta sarritan erabiltzen diren termino eta adierazpenen homogeneizazioa ziurta dezakegu.

 

Gure espezializazio arloak:

  • ingeniaritza
  • industria-fabrikazioa
  • industria kimikoa
  • patenteak
  • elektronika
  • informatika
  • energia
  • energia berriztagarria
  • makineria
  • ibilgailuak
  • enbalatze-teknologia
  • ingurumena
  • industria siderurgikoa
  • paperaren industria
  • ontzigintza
  • ehungintza
  • doitasun-ingeniaritza
  • hozte-sistema
  • nekazaritza-ingeniaritza
  • neurketa eta kontrolerako teknologia
  • eta beste asko…

 

Aurrekontu bat eskatu nahi badiguzu batere konpromisorik gabe, ez izan zalantza eta idatzi hona zeure agiriak erantsiz: info@alphatrad.eus. Laster erantzungo dizugu. Aurrekontua eskatzea doan da, eta itzulpen arin eta kalitatezko bat zer den ulertzen lagunduko dizu.