Itzulpen komertziala

Herrialdeko gure ekintzaileak ziurgabetasunaren eta aukera-egokitasunaren artean den ekonomia batean aritzen dira. Egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da, beraz, nazioartekotzea, dela Europar Batasuneko usadiozko merkatuetara joz dela indartzen ari diren merkatuetara zabalduz.

Traducción comercialHalako panoramaren aurrean, enpresak behartuta daude egokitzera eta hizkuntza ezberdinen erabilera profesionala eskatzen duten testuinguruan moldatzen ikastera. Ez bakarrik negozioak lotzeko; erakunde publiko eta pribatuekin kanpo-komunikaziorako politika egoki batek, egitez, enpresaren irudia epe luzera atzerrian sendotzen lagun dezake.

Itzulpen komertzial profesionala komeni zaio katalogoak, web orriak, liburuxkak, aurkezpenak eta gisako erremintak erabiltzen dituen enpresa (esportatzailea edo inportatzailea, edo nazioartean negozioak dituena) orori. Globalizazioak areagotu egin du baliabideak komunikaziora bideratu beharra, eta beraz, itzulpen komertzial profesionalen eskakizuna. Hori da herrialdeko mugez harago hazten joateko modua.

Zure enpresa atzerriko merkatuetan sendotu dadin, Alphatrad Euskadi agentzian merkataritza-itzulpenen eta itzulpen komertzialen zerbitzua eskaintzen dizugu 100 hizkuntza baino gehiagotan, bulego-sare zabal baten bitartez, non zure negozioarekin lotutako edozein kontratu, aurrekontratu, hitzarmen komertzial eta bestelakoak egiteko laguntza emango dizuten.

Zure enpresa nazioartekotze bidean baduzu, Alphatrad-ek izan nahi du zure aliatu estrategikoa, eskainitako produktu espezializatu eta profesionalak medio.

 

Gure espezializazio arloak:

  • teknikoa
  • juridikoa
  • finantzarioa
  • kosmetika sektorea
  • marketina
  • publizitatea
  • gobernu erakundeak
  • turismo sektorea
  • elikagaiak eta edariak
  • mediku sektorea
  • farmazia
  • sektore energetikoa
  • sektore kimikoa
  • aisialdia eta denbora-pasa
  • kirolak
  • moda
  • eraikuntza sektorea
  • telekomunikabideak
  • ingurumenaren babesa
  • ekonomikoa
  • psikologia
  • inportazioa / esportazioa
  • sukaldaritza
  • aseguru sektorea
  • eta askoz gehiago…

 

Aurrekontu bat eskatu nahi badiguzu batere konpromisorik gabe, ez izan zalantza eta idatzi hona zeure agiriak erantsiz: info@alphatrad.eus. Laster erantzungo dizugu. Aurrekontua eskatzea doan da, eta itzulpen arin eta kalitatezko bat zer den ulertzen lagunduko dizu.