Itzulpen finantzarioa

Konfiantzazko kide baten bila zabiltza finantza arloko zure dokumentuak itzultzeko?

Traducción financiera

Itzulpen finantzario on batek hizkuntzak ezagutzea baino zerbait gehiago eskatzen du. Terminologia konplexu baten beharra eskatzen du, eta hori urteetako esperientziarekin bakarrik menperatzen da eta erabiltzen da trebetasunez. Horregatik, Alphatrad Euskadi agentzian hizkuntza arloko ezagutza zabala eskaintzen dizugu zure negozioarentzat, nazioarteko enpresek, auditoretza firmek, finantzarioek eta horiekin lotutakoek itzulpen finantzario profesional baten bermea izateko, euren negozioak bide onetik bidera ditzaten.

Gure itzultzaile finantzarioak negozio mundukoak dira asko, eta beraz, dituzten ezagutzak etengabe eguneratzen dihardute espezializatutako alorretan.

 

Gisa honetako dokumentuak aldian-aldian maneiatzen ditugu:

  • Banku-gordailuen kontratuak
  • Akzioen ziurtagiriak
  • Negozio eta inbertsioetako txostenak
  • Urteko eta hiruhileko txostenak
  • Inbertsio fondoen informazio prospektuak/liburuxkak
  • Banka pribatu eta korporatiboarentzako dokumentuak
  • Akzioen merkaturako txostenak eta azterlanak
  • Finantza-egoerak eta auditoretza txostenak
  • Herrialdearen arrisku-azterketaren dokumentuak
  • Merkatu eta lehiakortasun azterketak
  • Bonuen jaulkipenei buruzko txostenak
  • Finantza-tradinerako softwarea

 

Lanen eta dokumentuen fluxua kudeatzeko dugun sistema sofistikatua da giltzarri bezeroek behin eta berriro berritzen diguten konfiantzarako. Sistema hori ezinbestekoa da munta handiko proiektuak denbora eta bolumen aldetik arrakastaz kudeatzeko.

Testu finantzarioen itzulpen espezializatuak eskaintzen ditugu enpresen edozein beharretarako.

Lanerako dugun metodoari esker, harremanerako kontaktu nagusi bat duzu Alphatrad-en: proiektu-kudeatzailea. Bera arduratzen da proiektuaren jarraipena egiteaz, hasierako eskaintzatik hasi eta lana entregatu arte, itzulpenaren garapena tartean dela. Kudeatzaileak emango dizu edozein galdera, iradokizun edo arazorentzako erantzuna. Bera arduratzen da, banku, burtsa eta ekonomia hizkuntzan espezializatutako talde batekin batera lan eginez, bertako itzultzaile eta zuzentzaile finantzarioekin, zure itzulpena gure kalitate-estandarrak betez eta hitzartutako epean burutu dadin bermatzeaz.

 

Atsegin zaiguke zurekin hitz egitea eta itzulpen finantzarioaren alorrean zure enpresak dituen beharrak ezagutzea. Jar zaitez gurekin harremanetan aurrekontua eskatzeko, e-postaz edo telefono bidez, konpromisorik eta kosturik gabe.