Interpretazio zerbitzuak

Zer interpretazio mota eskaintzen dugu?

Servicios de interpretación1 – Loturako interpretazioa

Izenak berak dionez, lotura-interpretearen zeregina da hizkuntza bera hitz egiten ez duten bi alderdiren artean zubi-lana egitea. Hizlariak edo hizlariek etena egin behar dute euren jardunean, interpreteak denbora izan dezan elkarrizketaren edukia itzultzen joateko. Teknika hau erabili ohi da talde oso mugatuko merkataritza-harremanetan edo negozio-bileretan.

2 – Esan osteko interpretazioa

Esan osteko interpretearen egitekoa loturako interpreteen antzekoa da. Esan osteko interpretea hizlarien ondoan esertzen da, elkarrizketaren edukiari jarraitzen dio eta dagozkion oharrak hartzen, bukaeran elkarrizketaren edukiaren itzulpen laburtu bat eskaintzeko. Teknika hau, nagusiki, parte-hartzaile gehiegirik gabeko egoeretan erabiltzen da, hizkuntza bakar batera itzuli behar denean, interpretazioaren iraupena oso luzea ez denean, eta aldibereko interpretaziorako beharrezko ekiporik ez duten lekuetan. Adibidez, epaitegietan, prentsaurrekoetan, negoziazioetan, pizgarriak eskaintzen dituzten bidaietan edo iraupen laburreko prestakuntza-ikastaroetan.

3 – Telefono bidezko interpretazioa

Interpretazioa telefono bidez eskaintzen da. Asmoa oso sinplea da: zerbitzuaren hornitzaileak telefonozko konferentzia bat ezartzen du telefono linearen bidez edo Skype erabiliz, esaterako hizkuntza berbera hitz egiten ez duten bi hiztunen artean, eta bien arteko lotura egingo duen interprete bat jartzen du, zeinak elkarrizketa apurka-apurka itzultzen joango baita. Loturako interpretazioaren zerbitzu bera da, bakarrik hiztunak ez direla aurrez aurre.

 

Aurrekontu bat behar duzu?

Erabili gure lineako eskabide-formularioa eta aurrekontu bat bidaliko dizugu albait arinen, aholkularitza osoa eskaintzeaz gain.