Dokumentu eta testuen itzulpen urgentea

Itzulpen urgenteen zerbitzuari esker, zure testua itzulita duzu ordu batzuen buruan.

Traducción urgente de documentos y textos

Itzulpen urgenteen zerbitzu profesional honen kontzeptua oso sinplea da: erabili lineako formularioa aurrekontua eskatzeko. Behin eskaera balioztatu denean, zure itzulpena e-postaz zuzenean eta hautatutako hizkuntzan jasoko duzu. Ez izan zalantza: gure sistemak 12.000 bezero baino gehiago asebete ditu dagoeneko.

Gure itzultzaile guztiek, izan euskarazkoak, ingelesezkoak, alemanezkoak, gaztelerazkoak, italierazkoak, portugesezkoak, nederlanderazkoak edo lan egiten dugun beste hizkuntzaren batekoak, aldi berean egiten dute lan teknologia berrien laguntzari esker, lehentasuna duten itzulpenei arreta handienarekin heltzeko aukera ematen baitute.

Fitxategi bat Word, Excel edo PowerPoint formatuan fidatzen badiguzu, zure dokumentua zuzen-zuzenean emango dizugu presazko lehentasunez itzulita eta jatorrizko maketazioa duela.

Presazko itzulpenerako gure sistemaren sekretua Alphasearch delakoa da, hots, hautaketarako laguntzen duen software propioa. Sistema horrek denbora errealean eskura dagoen itzultzaile hoberena identifikatzen du zure proiektuari heldu eta behar den denborarako burutzeko, zenbateko premia duen, zein hizkuntza menperatzen dituen eta eremu profesional jakin batean duen esperientzia bezalako parametroak kontuan hartuta.
Alphatrad Euskadi agentzian erreminta hau esklusibotasunez jabetzan izateko parada dugu, eta gure bezeroen beharrei erantzuteko neurrira garatu dugu.

Lehentasunezko dokumentuen itzulpena behar baduzu, jar zaitez harremanetan hizkuntzetan espezialistak diren gure itzultzaileekin 901 264 000 telefono zenbakira deituz edo gure posta elektroniko honetara idatziz:  info@alphatrad.eus.