Berrikuspen, zuzenketa eta berrirakurketa zerbitzuak

Gure zerbitzu-orriaren funtsezko zatia: itzulita diren testuen berrikuspena, bigarren irakurketa nahiz sakoneko zuzenketa

Traducciones de textos servicios de Revisión, Corrección y Relectura

Berrikuspena zentzu hertsian ulertzeaz haraindi, hots, itzultzailearen esperientzia ezagatik edo hizkuntza ondo ez menperatzeagatik sortutako akatsak hautemateko eginkizun bezala, zerbitzu honekin Alphatrad Euskadi agentzian nahi duguna da itzulpena –agian zerorrek egindakoa– zehatz-mehatz aztertzea, nahiko korapilatsuak izaten diren kontuak xehaturik berrikusteko helburuz, kontu hauek, besteak beste: adierazpenen arteko komunztadura zehatza, adiera zuzenean idatzi beharreko lege edo merkataritza izaerako terminoen berrikuspena, edo testua behin eta berriro lantzen jardun ondoren norberak ohartu gabe egiten dituen errakuntza soilen iragazketa.

Berrikuspen eta horren ondorengo zuzenketari esker, Alphatrad-ek ziurtatzen du itzulitako amaierako testuak ez duela errakuntzarik, itzulpen literalik, akats tipografikorik edo antzekorik. Konparaziozko irakurketa horrekin, testuen berezko ezaugarriak aztertzen dira, kontuan hartuta norengana doan objektiboki zuzenduta. Lan hori xede-hizkuntza lehen eskutik ezagutzen duten espezialista tituludunek eta bertako itzultzaileek burutzen dute.

Litekeena da gure esku utzi nahi duzun itzulpena zuzena izatea forma aldetik, baina oinarrian sendotasunik ez izatea; labur esateko, itzulpena oinarritzen den testua sintaxi edo hiztegi egokiaren faltan izatea. Halakoetan, edo arestian aipatutako beste edozein kasutan, itzulitako zure testuak –izan lege arlokoak, administraziokoak, merkataritza edo publizitate mundukoak, edo dena delakoak– berrikusi, zuzendu eta berrirakurtzeko zerbitzua gure eskuetan utzi dezakezu lasaitasun osoz, eskaintzen ditugun edozein hizkuntzetan gainera.