Azpidazketa edo azpititulatze eleaniztunerako zerbitzu profesionala

Ideia bat sartzeko bidea: Bideo eleaniztunak produktu bat nazioarteko merkatuetan aurkezteko

Subtítulos en diferentes idiomas para vídeos destinados a los mercados internacionales

Bideoaren formatua ez da bihurtu bakarrik kaleko herritarrentzako ohiko adierazpide, zeina erabileraren erabileraz zein formatutan kontsumitzen duen ere apenas ohartzen den (sare sozialak edo web orriak, telebista ahaztu gabe, jakina). Produktu edo ideia bat merkatu globalaren testuinguruan aurkezteko funtsezko sarbidea ere bada.

Dela medikuntzako protesi baten funtzionamendua era grafikoan adierazi behar delako, dela sukaldeko robot baten berrikuntza erabatekoa azaldu nahi delako, bideoa ezinbesteko tresna bihurtu da ideiak transmititzeko eta produktu berriak ezagutarazteko orduan. Gaztelaniara moldatutako Txinako esaera zahar nola errepikari batek dio irudi batek mila hitz (hamar mila, txinatar jatorrizko esaeran) baino gehiago balio duela, eta zenbatekoa lar gehitu beharko litzateke artean izatetik urrun zegoen bideo formatu bati buruz ari izan balitz.

Beraz, bideoak ezin hobeki azpititulatzeak egin dezake aldea, esaterako, ideia bat zuzendurik doan jendearengana bere ñabardura guztiekin eta konbentzimenduz heltzearen eta ikusizko kalitatearekin bat ez datorren testuz osatutako beste bideo baten aurkezpenaren artean. Usu gertatzen den egoera da hori, alabaina ezin onartuzkoa da euren irudia xehetasunik txikieneraino zaintzera beharturik dauden eta kalitate bermea duten azpitituluen itzulpenak eskaini nahi dituzten enpresa edo partikularrentzat.

Adibide gisa, eta batzuk aipatzearren, hona hemen bideoentzako azpitituluen itzulpen alorrean Alphatrad Euskadi agentzian eskaintzen ditugun zerbitzuak:

  • Ideien aurkezpena.
  • Produktuen aurkezpena.
  • Jarraibideen eskuliburuak.
  • Prestakuntza ikastaroak.
  • Mintegiak.
  • Web-mintegiak.
  • Erakundeenak.
  • Entzumen urriko jendearentzat moldatutakoak.
  • Web-aren ezaugarrietan oinarritutakoak.

 

Edozein izanik ere azpititulazio eleaniztun zerbitzurako nahi duzun bideoaren formatua edo eremua, ez izan zalantza telefono bidez edo posta elektronikoz gurekin harremanetan jartzeko, aholkularitza egokia jaso dezazun.