Audio- eta bideo-transkripziorako zerbitzua

Audioa edo bideoa duen fitxategi bat testu bihurtzen dugu, era fidagarrian eta ñabardurarik galdu gabe.

Servicio de Transcripción de audio y vídeo

Audio- eta bideo-transkripzioek esperientzia duten profesional jantziak eskatzen dituzte, audio edo bideo bidez igortzen den komunikazioaren transkripzioa egoki bideratzeko, jatorrizko bere hizkuntzaren ulermen eta ezagutza ezin hobe menperatzeaz gain.

Gure adituek transkribatu beharreko bitartekoa aztertzen dute, komunikazioaren alderdi formalak eta lagunarteko giroa testuan jasota gera daitezen, eta kasu bakoitzari dagozkion aldagai gramatikalak eta puntuazio-zeinuak hautatzen dituzte.

Alphatrad Euskadi agentzian, hainbat alorretan (legeak, medikuntza, ekonomia, etab.) espezializatutako audio- eta bideo-transkribatzaileak ditugu, aldi berean proiektu berrien eskakizun eta erabileremuetara moldatzeko ez-ohiko gaitasuna erakusten dutenak, gainera. Halaber, kalitate eskaseko audioekin eta hasiera batean tratamendu zaila duten beste hainbat kasurekin lan egiteko gaitasuna dugu. Eta, jakina, beti erabateko konfidentzialtasuna gordez helarazten diguzun komunikazioaren edukiaren gainean.

 

Zerbitzua, bereziki, formatu hauetan da:

  • MPEG
  • AVI
  • WMV
  • WAV
  • AIFF
  • MP3
  • AAC
  • ...

 

Itzulpenik gabeko audio-transkripzio profesionala da, egun, gehien eskatzen zaigun zerbitzua. Nolanahi ere, egingo dizugun transkripzio horren itzulpena ere egin dezakegu zeuk nahi duzun hizkuntzetara, hala behar izanez gero. Telefono zenbaki bat (901 264 000) eta e-posta helbide bat (info@alphatrad.eus) jartzen dizugu eskura, gurekin harremanetan jarri eta zure proiektuarentzat batere konpromisorik gabe aurrekontu bat eska diezaguzun.