Alphatrad Euskadi

Alphatrad Euskadi enpresak Gasteizen du egoitza eta Optilingua International taldeko kide gara, zeinak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du hizkuntza zerbitzuen sektorean. Europako ehun merkataritza agentzia inguruk bermatzen gaituzte bere jarduerarekin. Horri esker, kalitatea eta malgutasuna darien itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta 100 hizkuntza baino gehiagotan lan egiteko trebetasuna jartzen dizugu eskura, kontaezinezko alorretan, itzulpen komertzialetik hasi eta teknikoetaraino.

ALPHATRAD, zerbitzu profesionalaren bermea

  • Hizkuntza ugaritara itzultzeaz gain, ordezkariak ditugu hainbat eta hainbat herrialdetan, filial edo sukurtsal modura; kultura-aniztasunak ezaugarritzen gaitu, beraz.
  • Lan onaren eta eskarmentuaren berme diren profesionalek osatutako sare bat dugu, arlo eta gai guztietan espezializaturik daudenak.
  • Malgutasun handia eta moldatzeko gaitasuna eskaintzen dugu, urte hauetan guztietan egindako lan onari esker.
  • Zehatz-mehatz zaintzen dugu gure barne antolamendua: gure ahaleginak oinarri terminologiko sendo bat eratzera zuzendu izan dira, uneoro.

 

Alphatrad Euskadin garaietara moldatzen joan izan gara eta teknologiak ahalbidetzen dituen azken erremintak ditugu, antolakuntzan eta zerbitzuan kalitate hobea dakartelarik, bai barrura begira bai bezeroari zerbitzatzean. Adibidez, Alphasearch aplikazioa gaitu dugu, lan mota bakoitzarentzat espezialistarik egokiena bilatzen laguntzeko.

 

Empresas de traducción en España

 

Merkatu globalerako prest

Marken sendotzearekin eta teknologiak eta testuinguru globalak eskaintzen duten aukerekin batera, ohikoa bihurtu zaigu komunikazioa ikuspegi eleaniztun batetik planteatu behar izatea.

Alphatrad-en itzultzaile profesional sare joria dugu zure proiektuak behar beste hizkuntza guztietara eskaintzeko gure zerbitzuak, kalitateari eta homogeneotasunari eutsiz. Direla jatorri-hizkuntzakoak, direla xede-hizkuntzakoak, ehundik gora hizkuntzetan lantzen ditugu zure testuak Alphatrad-en, hauetan barne: txinera, errusiera, italiera, koreera, arabiera, vietnamera, poloniera…

Galde iezaguzu, eta kontuan hartuko dugu zure proposamena.